Euskal Gramatika: Egiturak eta Osagaiak

Aurkezpena

Euskal gramatika: egiturak eta osagaiak (EGEO) hizkuntza deskribatu arren, arazo teorikoei ere muzin egiten ez dien gramatika bat da; euskararen datuak gogoeta teorikoarekin tartekatzen dituena. EGEOk atarikoaz gain, hamar kapitulu ditu, hizkuntzaren osagai nagusiak eta osagaiok sortarazten dituzten egiturak arakatzen dituena, hala nola, izena eta izen sintagma edo adposizio eta adposizio sintagma.

EGEO bereziki lagungarria gerta daiteke euskal gramatikan trebatzen hasiak diren unibertsitateko ikasleentzat. Bestalde, gramatikagintzan eskarmentua duten hizkuntzalariek irakasteko lanabes gisa balia lezakete EGEO. Azkenik, euskararen eta oro har, hizkuntzaren osagaiez eta egiturez jakin-mina duen edozein irakurlek nabiga dezake EGEOn zehar Patxi Goenagaren eskutik.

Egilea

Patxi Goenaga

Editorea

Beatriz Fernández

Hizkuntzalaritza eta Euskal Ikasketak Saila, Letren Fakultatea, UPV/EHU, Unibertsitateko ibilbidea, 5, 01006 Vitoria-Gasteiz, Euskal Herria

Informazio bibliografikoa

Goenaga, Patxi. 2022. Euskal gramatika: Egiturak eta Osagaiak (Beatriz Fernándezek editatua). Bilbo: UPV/EHUko Argitalpen Zerbitzua.

https://doi.org/10.1387/9788413193618

Sarean argitaratua: 2022/12/20

ISBN (web): 978-84-1319-361-8

Merezimenduak

Inplementazio teknologikoa: Juan Luis Vidaurrazaga (Neartek)

Webgunearen lehen orriko diseinua: Jon Otxoantezana

Irudi eta taulak: Kristina Bilbao (PIC 126/22)

Babesleak

Zientzia eta Berrikuntza Ministerioa, Madril, Espainia. Bas&Be (PGC2018-096380-B-I00). Ikertzaile nagusia: Beatriz Fernández (UPV/EHU).

Eusko Jaurlaritza, Euskal Herria. Gogo Elebiduna (IT1169-19 eta IT1439-22). Ikertzaile nagusia: Itziar Laka (UPV/EHU).

Eusko Jaurlaritza Logotipoa Zientzia eta Berrikuntza Ministerio Logotipoa UPV/EHU Logotipoa Euskara Institutua Logotipoa